GIZLOGA-AKTUALITATEA
 
LEHENENGO TREN-BIZIKLETA JAI EGUNA
“TRENA HARTU ETA EMAN PEDALEEI”
 
500 pertsonatik gora hartu zuten parte Urola Garaian burutu zen tren-bizikleta jai egunaren lehenengo edizioan.

Zumarraga, Urretxu eta Legazpitik igaro zen Tren-Bizikleta Jai Egunaren lehen edizioan, umedun familia eta lagun kuadrilak izan ziren protagonistak goizeko 10.00-etatik arratasdeko 15.00-tara.

Ekintzaren antolamendua UGGASA, Urola Garaiaren Garapenerako Agentzia, eta GIZLOGA, Gipuzkoako garraio eta logistikararen garapenerako herritarren eta empresen foroa, fundazioen elkarlanarekin burutu zen. Egun honen helburu nagusia tren eta bizikletak eguneroko desplazamenduetarako duen osagarritasuna sustatzea zen, bi garraio bide hauen konbinazioak duen adbantaila eta onurak partaideei ezagutaraziz. Antolakuntzak lehenengo momentutik Aldiriko RENFE eta KALAPIE, GOIERRI, KOROSTI eta TELLERIARTE Txirrindulari Elkarteen laguntza izan zuen.

Ekitaldiaren egitasmoa jendeak kotxea etxean utzi , bizikleta trenera igoz Zumarragako geltokira gerturatu eta bertan antolamenduak osatutako ibilbidea bizikletaz osatzea zen. Hortarako, Aldiriko RENFE-k joan etorrrirako tren bereziak egokitu zituen eta 250 pertsonak egin zuten erabilera beren bizikletak beraiekin garraiatuz. Jende gehien bildu zituzten tren geltokiak Legazpi, Irun, Donostia eta Ordizia izan ziren..

Txirrindulariak Zumarragako tren geltokira gerturatu hala, antolamenduak egokitutako informazio puntutik igaro ziren, bertan zirkuitoari buruzko informazioa, inguruetako atraktibo kultural eta turistiakoak, eta zenbait oroigarri banatu ziren segurtasun gomendiozko horriekin batera. Gune berean bizikleta edo kaskoa ez zuten partaideek doako alokairu zerbitzua izan zuten. Guztira 60 bizikleta eta 120 kasko alokatu ziren.

20 km-z osatutako ibilbideak Urola Garaiko aberastasun kultural, industrial eta paisajistikoak nahastearen berezitasuna zuen. Ibilbideak haseran Zumarraga eta Urretxuko herriguneak zeharkatu zituen ondoren Urolako bidegorria hartuz. Desberdintasuna Legazpiko industraildean barneratzeak eman zuen eta ibilbidea Mirandaola eta Telelleriarteko burdin bailararen edertasun naturalaz gozatzearekin bukatu zen.

Partaideek atsedenerako eta energiak berpizteko freskagarri eta ogitartekoak izan zituzten Mirandaolako Parkean. Askok egun eguzkitsuaz goazatu zuten, beste batzuk burdinola eta Euskal Burni Museoa ikusteko aukera autatu zuten.

Antolamenduak bere esker ona adierazi nahi die partaideei, halaber modu zuzen edo zeharka egun honen arrakastan parte hartu duten laguntzaile orori,eta bereziki boluntarioei beren lan eraginkorragatik.

Haseran ezarritako helburuak buruturik, tren-bizikleta jai egunaren edizio berriak burutzea espero dugu garraio modu seguru, ekonomiko eta iraunkorra sustatzeko helburuarekin.

itzuli
 
© 2006 GIZLOGA

Gipuzkoako Foru Aldundia
Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa

Garraio, Merkataritza eta Marketing Institutuko Fundazioa