AUTO-PILAKETEK GIPUZKOAKO GARRAIO PUBLIKOAREN ZERBITZUEN KALITATEAN DUTEN ERAGINA
 

Auto-pilaketak badu zerikusirik gaitasun mugatuko errepide batzuetan ibilgailu batzuek besteei aurrera egiteko sortzen dizkieten eragozpenekin, baina baita ere, sistema horrek ustez eduki beharko lukeen jokabidearen eta erabiltzaileek topatzen duten benetako egoeraren arteko desberdintasunarekin. Sarritan, sortutako auto-pilaketak erabiltzaileek espero izandakoak eta are onartuak ere izan daitezke, baina herritarrak desegokitzat jotzen hasten dira, beren eskubideak eta mugikortasun-premiak mugatuta ikusten dituztenean.

Ibilgailu kopurua areagotzeak handitu egiten ditu auto-pilaketak hiriguneetako bideetan eta erabiltzaileak elkartzen diren gune nagusietan. Egoera horrek kalte egiten dio garraiobide publikoen zerbitzuari, eta ondorioz, erabiltzaile kopuruak ere galerak izaten ditu, eta horrexegatik beharrezko gertatzen da autoaren erabilera eragozten eta garraio publikoko zerbitzuak sustatzen dituzten irtenbideak garatzea.

Gizlogaren jarduera-eremuaren barruan azterketa hau sortu da, bideetako autopilaketek garraio publiko zerbitzuen kalitatean duten eragina (bai zerbitzuaren kalitateari egiten dion kaltearen aldetik eta bai erabiltzaileek galtzen duten denboraren aldetik ere) neurtuko duen tresna bat (adierazleak) diseinatzeko helburuz. Eragin hori neurtzeak aukera emango du erakundeak eta, oro har, herritarrak arazo horretaz kontzientziatzen hasteko. Gipuzkoako errepide bidezko garraio publiko erregularreko zerbitzuen kalitatean auto-pilaketek duten eraginari buruzko azterketa honek helburu bikoitz bat erdietsi nahi du:

  • Aztertutako zerbitzuetan ezartzen diren hobekuntzen eragina neurtzea.
  • Bideetan auto-pilaketekin loturiko arazoak dituzten beste inguru interesgarri batzuk aztertzea, eta halaber, inguru horietan proposatutako irtenbideek gerora lortzen duten emaitza ikustea.

Azterlanak bi eremu nagusi kontutan hartzen ditu: N-I errepidean aritzen diren zerbitzuak eta Donostiako Tolosa hiribidean aritzen direnak. Metodologia hau beste eremuetan ere aplika daiteke.

  • N-I errepideren korridorean, %32,1k 5 minutuko atzerapen metatua edo hortik gorakoa izaten dute zerbitzuaren denbora teorikoarekiko. Arazo handieneko denbora-tartea 8-10h eta 18-20h artean izaten da, zerbitzuen %50k baino gehiagok izaten baitute 5’tik gorako atzerapenak.
  • Batez besteko atzerapena (5’tik gorako atzerapenak bakarrik hartzen dira kontuan) 8:36 minutukoa da.
  • Bidaiari guztiek galdutako denboraren adierazlearen batez besteko balioa 180 minutu x bidaiariak inguruan dabil (edo 3 ordu x bidaiariak).
  • Infernu eta Ondarreta artean (Donostia), %56,8k 2’tik gorako atzerapena izaten du, %30,8k 3’tik gora eta 5’tik gorako atzerapenak aztertutako zerbitzuen %6,4 dira.
  • Bideko auto-pilaketen ondorioz garraio publikoaren erabiltzaile bakoitzak izandako atzerapenaren hileko kostua hilean 92,96 €tara iritsi da (kontuan izanik: 8:36 minutuko batez besteko atzerapena x egunean 2 bidaia x 22 lanegun hilean x 14,74 €/ekoizpen-ordua).
  • N-I errepidearen korridorean, azterketaren epealdi horretan eta aukeratutako lineak kontuan izanik, zerbitzuaren kalitateak okerrera egitearen ondorioz denbora galtzeak eragindako kostu ekonomikoak 5.350 € /eguneko izan litezke; eta momentu kritikoetan %50 areagotu daiteke egoera hau.
 
Dokumentazioa
 
Auto-pilaketek Gipuzkoako garraio publikoaren zerbitzuen kalitatean duten eragina
 
Azterlanak zerrenda itzuli
© 2009 GIZLOGA

Gipuzkoako Foru Aldundia
Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa

TIL ITS Euskadi
Mugikortasun eta logistika klusterra