Urtearen bigarren hiruhilekoan lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Gizloga-EHU eta Eryba S.A.ren artean, azken horrek ikasleen mugikortasunari buruzko azterketa bat egin zezan Gipuzkoako lurraldean unibertsitateak dituen campus desberdinetan. Azterketa horren finantzaketa %50ean egingo dute erakunde sustatzaileek.
Azterketa honen helburua eskaera-zentro desberdinetako mugikortasunaren hainbat alderdi ezagutzea da; hau da, Ibaetako Campusean, Donostiako Erizaintza Eskolan eta Eibarko campusean. Projektuaren helburuak:
- Ikasleen, irakasleen eta Campuseko administrazio eta zerbitzuetako langileen banaketa geografikoa ezagutzea.
- Campusera joaten diren baina bertakoak ez diren biztanleen banaketa geografikoa ezagutzea.
- Instalazio bakoitza eta aparkaleku-eremua erabiltzen dutenen abiagunea ikertzea.
- Campusera garraio publikoa erabiliz iristeko EGUNGO ibilerraztasunaren inguruko azterketa, geraldi kopurua, bidaia-denborak, zerbitzuaren maiztasunak eta hobetzeko proposamenak zehaztuz.
Azterketa hau honako unibertsoetatik ateratako informazioan oinarritu da:
Gipuzkoako Campuseko populazioa, ikasleak batez ere (garraio publikoa erabiltzeko probabilitate handiena duen populazioa delako), irakasleak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak. Gipuzkoako Campusera joaten den populazioa, dela parkinga erabiltzeko, dela bertako instalazioak, jangela, liburutegia eta abar erabiltzeko.
Gipuzkoako Campuseko populazioa ezagutzeko, honako iturriak erabiliz lortu dugu informazioa:
Ikasleen, irakasleen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen datu-basea, EHUko ikasketa-zuzendaritzak eskainia. Garrantzitsua da azpimarratzea, Administrazio eta Zerbitzuetako Langileak nola Irakasle eta Ikertzaileak zein fakultatetan atxikita dauden zehazten ez denez, ikasleen datu-baseak bakarrik erabiltzea erabaki dela, ezinezkoa delako gainerakoak Ibaetakoak edo Eibarkoak diren esatea. Kontuan hartu behar da ikasleak, garraio publikoa erabiltzeko aukera handiena duen taldea izateaz gain, populazio osoaren %88 baino gehiago direla. |