ERABILERA OROKORREKO GARRAIO-ZERBITZU ERREGULARRA ERRENTERIA-UGALDETXO INDUSTRIALDEA.
 

Foroak dakien moduan, 2006az geroztik eta Ugaldetxoko (Oiartzun) Industrialdeak egindako mugikortasun-azterketa abiapuntutzat harturik, Gizlogako idazkaritza teknikoa zenbait ekimen sustatzen ahalegindu da. Azkenik, horietako bat 2007an barrena mamitu da, eta horrela, Errenteriatik Ugaldetxora erabilera orokorreko autobuszerbitzu erregular bat ezarri da. Izenak berak dioen moduan, erabilera orokorreko zerbitzuak izango dira eta edozein erabiltzailek erabili ahal izango ditu, baina bere ibilbidea eta ordutegia kontuan izanik, ziurrenik erabiltzaile nagusiak udalerrian bizi diren industrialdeko langileak izango dira.

Ibilbidea / GELTOKIAK:

Itinerario - paradas Errenteria-Ugaldetxo

Zerbitzuaren iraupena:
Industrialdera doazen bidaien iraupen osoa 25 eta 35 minutu artekoa izango da. Itzulerek 30-35 minutuko iraupena izango dute, bideko auto-pilaketengatik izango diren atzerapenak ere kalkulatuz.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera
Pontikako irteerak: 06:25- 07:25 eta 14:25.
Ugaldetxoko irteerak: 13:05-18:05-19:05.

Ibilgailuak:
Zoru baxuko edo plataforma baxuko autobus bat erabiliz eskainiko da zerbitzua. Ibilgailu bakoitzaren gaitasuna 80 lagun izango da. Industrialde barruko konkorrak leundu egingo dira, eta komenigarria izango da Gureak / Alcampo (iparraldea) irteeran trafikoa erregulatzea.

 
Dokumentazioa
 
Erabilera Orokorreko garraio-zerbitzu erregularra Errenteria – Ugaldetxo Industrialdea.
 
Azterlanak zerrenda itzuli
© 2009 GIZLOGA

Gipuzkoako Foru Aldundia
Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa

TIL ITS Euskadi
Mugikortasun eta logistika klusterra