JARDUNALDIAK, EGINTZA PUBLIKOAK
 
Mintegi Teknikoa
LURRALDE-MUGIKORTASUNA ETA ANTOLAKETA:
Gipuzkoako mugikortasuneko estrategia-plana eta Irungo trenbide-eremua berrantolatzeko proiektua egiteko arauak.

2008ko abenduaren 5an / 1:00etatik 13:00etara.
Ficoba (Irun)
 
AURKEZPENA
 
11:00- 11:30

Gipuzkoako mugikortasuneko estrategia-plana.
Arantxa Tapia, Mugikortasuneko eta Lurralde-Antolaketako Foru Diputatua

Gipuzkoako mugikortasunaren egoeraren diagnostikoa: Gipuzkoako garraio-mota bakoitzaren garrantzia eta ekarpena zehaztuko da eta eskema multimodalaren baldintzak, erronkak eta aukerak aztertuko dira, lurralde-esparruaren eta kontuan hartu beharreko funtzionaltasun espazialaren arabera. Diagnostiko horrek azterketa estrategiko handi baten oinarri izan behar du Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde-Antolamenduko, Bide-Azpiegitura eta Garapen Iraunkorreko Departamentuen norabideak eta jarduera-helburuak zehazteari begira, betiere departamentu horiek duten eskumen-esparrua kontuan hartuta.

Diagnostiko sistematiko horren bidez, lurralde-antolaketarako eta mugikortasunerako politiken harremana zehaztuko duten irizpide estrategikoak ezarriko dira. Irizpide horien bidez, jarduera jakin batzuk jarriko dira abian, era horretan Gipuzkoako garraio-sistemaren bidez herritarrek nahiz enpresek etorkizunean izango dituzten mugikortasun-premiei erantzungo zaie, betiere ingurumen, ekonomia eta gizarte-esparruetako erronkei aurre egingo zaiela bermatuz.

11:30-12:00

Irungo trenbide-eremuaren berrantolaketa: hirigintza eta garraio-proiektuak.
José Antonio Santano, Irungo alkatea.

Historikoki, Irun eta Hendaia arteko trenbide-eremua beti izan da aukera ugari nahiz garapen ekonomiko garrantzitsua duen lekua Bidasoa eskualderako, eta beraz, baita Gipuzkoa osorako ere. Hala ere, azken hamarkadetan oso inbertsio gutxi egin dira trenbide-ekipamendu eta azpiegituretan, eta ondorioz, trenbide-sistema erabat zaharkituta geratu da, enpresa-lehiakortasuna galdu egin da guztiz eta herritarrentzako zerbitzuaren maila eta kalitatea ere asko gutxitu da. Bestalde, egungo trenbide sistemak lurzoru gehiegi hartzen du, eta Irun bitan zatitzen du. Hori guztia dela eta, trenbide-sistemak Irungo hiri-hazkundea baldintzatzen du.

Trenbide-eremua berrantolatzea aukera paregabea da hirigintza, sozio-ekonomia eta mugikortasun-alderdiak kontuan hartuz, proiektu integrala abian jartzeko. Eremu horretako lurzoruari "trenbide" izaera kentzean, hiritartze-proiektu berriak eta salgai nahiz bidaiarien garraio-proiektu berriak egingo dira; eta orokorrean, barne-mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetuko dira. Gaur egun, Sustapen Ministerioa Irunen abiadura handiko trena sartzeko proiektuari dagozkion antolaketa-azterketak egiten ari da, eta horien bitartez erabiltzen ez diren trenbide-eremuak beste lurzoru-mota gisa kalifikatuko dira.

12:00-12:30 Eztabaida
12:30 Amaiera
12:45 Luntxa
 
Izen ematea - Sarrera Dohain
 
igo
 
© 2009 GIZLOGA

Gipuzkoako Foru Aldundia
Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa

TIL ITS Euskadi
Mugikortasun eta logistika klusterra