AURKEZPENA
 
Gipuzkoa lurralde "bizia" da, dinamikoa. Bertan, ikuskizun publikoak eta olgeta-jarduerak ekonomiaren eta gizartearen ezinbesteko zati bat dira. Kirol-probak, kultur gertakariak, zaindariaren jaiak, jai herrikoiak eta jendetza biltzen duten ikuskizunak ugari dira. Guztiok, noiz edo noiz, neurri batean edo bestean, zuzenean edo zeharka, gertakari horietan parte hartzen dugu eta/edo horiek antolatu eta garatzearen eragina jasotzen dugu.

Mota horretako jarduerak antolatzeak eragin nabarmena izan dezake ibilgailuen trafikoan eta/edo joan-etorriak sorraraz ditzake udalerri barruan eta udalerri artean. Joan-etorri horiek behar bezala kudeatzea komeni da. Horretarako, garraio publikoa eta garraiobide motorizatu gabeak (oinez eta bizikletaz) ahalik eta gehien erabili behar dira, ibilgailu pribatuaren eraginkortasunik gabeko erabilera (okupazio txikia) ahalik eta gehien murriztu behar da eta garraioko operadoreei, bezeroei eta bideen hirugarrengo erabiltzaileei eragozpenak sorraraztea saihestu behar da, zirkulazioan izandako aldaketak (kaleak moztea, behin-behineko desbideratzeak, etab.) eraginkortasunez jakinarazita.


Azken batean, helburua da gertakari horien inguruko mugikortasuna ez kudeatzeak dakartzan ondorioak saihestu edo murriztea: bideetako ezbeharrak, trafiko-pilaketa, ingurumen kutsadura eta kutsadura akustikoa, kostu ekonomikoa, informaziorik eza, irudi publikoa galtzea, etab.

Horretarako, Idazkaritza Teknikoak ekitaldi honetan zehar proiekturako Tutoretza Batzordearen laguntza izan du. Batzordea gai honetan funtsezkoak diren erakundeek eta agenteek osatzen dute. Laguntza horri esker, aurretiaz ezarritako bide-orriaren arabera garatutako lanak kontsultatu, alderatu eta onartu ahal izan dira.

Dokumentu honen helburua da jardunbide (eredu) batzuk finkatzea kultur jarduerak, kiroletakoak, jaietakoak eta bestelakoak antolatzearen ondoriozko trafikoa eta mugikortasuna kudeatzeko, jarduera horiek joan-etorri ugari (jendea gune jakin batean biltzea) eta/edo ibilgailuen ohiko trafikoan eragin berezia sorrarazten dutenean edo sorraraz dezaketenean.
Ikus laneko dokumentua (gizloga.com EXTRANETA).

Dokumentua osatzeko, honako hau proposatzen da:
© 2006 GIZLOGA

Gipuzkoako Foru Aldundia
Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa

Garraio, Merkataritza eta Marketing Institutuko Fundazioa