LANAREN DESKRIPZIOA:
Hiri-logistika hobetzea ez dagokie banaketa-enpresei soilik. Hiri-esparruan, banaketa-jardueran eragile ugarik hartzen dute parte. Har litezkeen konponbideek, banaketa-prozesuan sartuta dauden eragile guzien arteko lankidetza-esparru bat eskatzen du nahitaez (agintaritza publikoak, udaltzaingoa, garraiolariak, handizkariak, xehekariak, merkatariak eta abar).
Era berean, banaketa-garraioaren udalaz gaindiko ikuskerak (operadoreek, oro har, ez dute euren jarduera udal bakar batera mugatzen) funtzionamenduko arauak eta aginduak bateratzen lan egitea eskatzen du, udalen arteko eskalan SGHaren jardun homogeneoa lortu asmoz. Izan ere, udal guztiak euren konfigurazio eta ezaugarri bereziei lotuta egon arren, hainbat alderditan antzeko arazoak dituzte, batez ere elkarrengandik gertu dauden udalerrien artean (banaketa-garraioaren elkarreraginkortasuna hirietan). Txostenak zenbait europar hiritan ezarritako konponbide eta hobekuntzak jasotzen ditu. Hiribanaketa bizkor eta ordenatua lortzeko, eragile guztiak implikatuko dituzten hainbat neurri aldi berean ezarri behar dira. |