KATE LOGISTIKOA:
PROZESUAK, ERREGULAZIOA, ERAGILEAK ETA EKIPAMENDU LOGISTIKOAK
 

Garraioa funtsezko elementua da nazioarteko merkataritzan; hain zuzen ere, garraioaren eraginkortasun, azkartasun eta malgutasunaren arabera dago, neurri handi batean, merkantzien hornidura-katea egoki kudeatu ahal izatea, eta horrek eragin nabarmena izango du produktuen amaierako kostuan. Berebiziko garrantzia du esportatzaile eta inportatzaileentzat kontratu desberdinen eta edozein nazioarteko merkataritza-eragiketa gauzatzeko beharrezkoak diren kontratu eta prozesuen artean dagoen harremana aintzat hartzea. Prozesu horietan zerikusi handia dute ondoko alderdiek: salerosketa-kontratua, garraio-kontratua, aseguru-kontratua eta finantzaketa.

Txosten honek bi helburu nagusi jorratu ditu:

  • Hornidura-katean parte hartzen duten eragileetako bakoitza identifikatu eta zehaztea. Eragile hauek dituzten eginkizun eta erantzukizunak islatzea, nazioarteko merkataritza eta garraioko eragiketetan ezartzen diren harremanekin batera.
  • Amaierako txostena heziketa-zentroei zuzendutako sektoreko pedagogia-gida gisa erabili ahal izango da, eta halaber, erreferentziazko dokumentu gisa, zamaketa-enpresentzat eta logistika eta garraioaren arloko enpresa / profesionalentzat.

Azterlan honetan garraioaren eragiketa gauzatu litekeen eszenatoki desberdinak aztertzen dira, bertan parte hartzen duten eragileak, beren eginkizun, erantzukizun eta harremanak eta jarduera arautzen duten printzipio juridikoak sakon aztertuz. Era berean, merkantzien garraio-kontratuarekin loturiko prozesuak (aduanak, aseguruak, bankuak) jasotzen dira, haren osagarri gisa gauzatzen direnean.

Alde horretatik, gai honetan adituak direnek prestatutako zenbait kasu praktikorekin osatu da lana, garraioaren eta nazioarteko merkataritzaren eragiketa paradigmatikoak azalduz eragile desberdinen ikuspegi eta antolamenduaren arabera:

  1. Zamaketari-bidaltzailearen ikuspegia (itsasoko eta aireko bi garraio-eragiketetan).
  2. Nazioarteko garraio-operadorearen ikuspegia.
  3. Nazioarteko garraiolariaren ikuspegia.

Azkenik, Gipuzkoako logistikaren egoerari buruzko azterketa bat jasotzen du txosten horrek, Gipuzkoako eragileen katalogo labur bat erantsiz.

 
Dokumentazioa
 
Txostena
"Kate logistikoa: prozesuak, erregulazioa, eragileak eta ekipamendu logistikoak".
 
 
txosten zerrenda itzuli
 
 
© 2009 GIZLOGA

Gipuzkoako Foru Aldundia
Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa

TIL ITS Euskadi
Mugikortasun eta logistika klusterra