MERKANTZIEN HIRI-BANAKETA: ANALISI ETA HOBEKUNTZARAKO METODOLIGIA
 

Hiri baten jarduera ekonomikoa eta gizarte-dinamismoa, neurri handi batean, merkantziak hornitzeko egunero burutzen diren eragiketen azkartasunaren arabera daude. Harreman estu hori ez da beti ongi interpretatua izan tokiko administrazioaren eta hiri-banaketako beste eragile batzuen aldetik, eta horrela, horrekin loturiko informazio urriarekin batera (daturik ezean), jarduera horren erregulazio zorrotzegia eta, batzuetan, “arinegia” aplikatzea eragin du, banaketarako jarduerak itotzeraino bultzatuz, eta horren ondorioz, hiri-inguruneak zuen bizitasun ekonomikoa eta erakarmen soziala ere galduz.

GIZLOGA foroak arlo honetan egin dituen lanetan testuinguruaren ikuspegitik aztertu da merkantzien banaketarako prozesu hori hainbat udalerritan. Azterketa hauei lotutako ekintza-planak eta ondorioak, neurri bateraino, kontserbadoreak eta ikuspegi orokor eta bateratzailerik gabeak direla esan liteke. Hemen aurkezten den metodologia-gida honen helburua jarduera horiek osatzea da, goragoko analisi maila bati ekinez; banaketa-eginkizuna udala baino zabalagoa den ikuspegi batetik aztertuta, herri bakoitzean dauden tokiko errealitate desberdinak bereizteko aukera emanez eta jarduera honen alderdi jakin batzuetan udalen arteko ezinbesteko harmonizazioa sakonduz, udalerrien artean hartu-eman handiagoko eszenatoki bat erdiestea helburutzat izanik.

Beraz, GIZLOGAren ikerketa-esperientziak erreferentzia modura hartuz, eta hiribanaketa hobetzearen alde nazio eta nazioarte mailan egindako beste azterlan eta proiektu batzuekin erkatuz, analisi eta jarduerarako eskuliburu metodologiko bat prestatu da, Erakundeetako arduradun politikoek eta teknikoek eta, oro har, profesionalek erreferentzia-gidatzat erabili ahal izango dutena.

Metodologia honen txostenak ondorengo helburuak bete ditu:

  • Merkantzien hiri-banaketa hobetzearen aldeko lanean jarduteko prozedura metodologiko bat finkatzea; horren eragiketa-prozesuak beste kasu eta baldintza batzuetan ere berregiteko modukoa izan beharko luke.

  • Erakundeetako arduradun politiko eta teknikoei analisirako eta irtenbideak aplikatzeko tresna bat eskaintzea, ingurumenean, entzumenean eta ikusmenean sekulako eragina izan arren administrazio publikoen aldetik arreta gutxien jasotzen duen merkantzia-garraioaren alderdietako bat delako.

  • MHBan (zuzenean nahiz zeharka) parte hartzen duten eragileen artean dauden irizpide eta interes desberdintasunak agerian jartzea, beren jarduera-erabakiek duten garrantzi eta eraginari buruz kontzientziatzea eta subjektu horien artean akordioak erdiestearen nahitaezkotasuna aldarrikatzea, proposatutako ekimenak ezarriko direla eta denboran jarraipena emango zaiela bermatzearren.
 
Dokumentazioa
 
Txostena "Merkantzien hiri-banaketa: analisi eta hobekuntzarako metodologia".
 
 
txosten zerrenda itzuli
 
 
© 2009 GIZLOGA

Gipuzkoako Foru Aldundia
Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa

TIL ITS Euskadi
Mugikortasun eta logistika klusterra