AURKEZPENA
 
XXI. mendea IDEIEN mendea izango dela esaten da, edo berdin dena, pertsonen mendea.

Pertsonen ezaugarri nagusia adimena da eta beraien garapen osoa lortzeko beharrezko tresna bat, mugikortasuna.

Ideiak aberasteko bidea besteekin kontrastatzea eta besteena ezagutzea da, beti ere irekia den eta elkar ulertzea ahalbidetzen duen giro batean.

Hauek dira foro hori sortzeko beharra ahalbidetzen duten oinarriak, eta bere helburua da bilgune horretan elkarren arteko erlaziorik gabeko eta egiturarik gabeko ideia eta ekimenen zentzu gabeko hazkundeari aurka egitea.

Foro honek gizartearentzat tresna bat sortu nahi du, bertan bilduko direlarik ideiak, beharrak eta interes desberdinak, eta hori izango da etorkizunerako planteamenduak garapen jarrai eta arrazoitua izatea ahalbidetuko duen tresna.

Honako lan metodologia hau jarraitzen du:

 
  • Batzorde funtzional eta zeharkakoetan jarraibideak eta proposamenak prestatzen dira.
  • Batzordeen proposamenak batzar nagusian onartzen dira.
  • Idazkaritzak urteko jarduera programak prestatzen ditu.
  • Batzordeek eta idazkaritza teknikoak jarduera programak burutu eta garatzen dituzte.
© 2006 GIZLOGA

Gipuzkoako Foru Aldundia
Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa

Garraio, Merkataritza eta Marketing Institutuko Fundazioa