Azken urteetan bezala, GIZLOGAko Idazkaritza Teknikoak kontsulta eta parteartze epe bat iriki du foroko kideen artean 2008ko jarduera programa zehazteko. Hasierako planteaketei, zuzendaritzatik eta foroko kideen partetik etorritako iradokizunak batu zaizkie.
Aurten landu beharreko gaiak aukeratzeko bi irizpide hartu izan dira. Alde batetik, kideek gehien botaturiko gaiak eta beste aldetik bidaiarien eta merkantzien mugikortasunaren arteko oreka mantentzeko beharra.
- Haustura modalaren eragina bidaiarien garraio publikoaren eskaeran.
Haustura modalak bidaiarien garraio publikoaren garapenean sortzen dituen oztopoak bildu nahi duen azterlan enpirikoa. Helburu honekin, garraio publikoaren sare nagusiarekin lotura txarrak dituzten biztanle guneak eta aktibitate zentruak kokatuko dira, erabiltzaile bakoitzaren denbora prestasuna, beharturiko mugikortasunaren eskaera eta egoera aldatzeko alternatiben ebaluaketa egingo da.
- 2008ko ekitaldi publikoetan mugikortasun iraunkorra lortzeko planen koordinazioa :
Autaturiko ekitaldi publikoeen koordinazioa eta aritzeko planen garapena. .
- Gipuzkoako sektore logistikoaren aurrikuspena
Gipuzkoako kate logistikoaren gaur egungo egoera aurkeztu nahi duen txostena, Europear Batasunaren lerro estrategikoekin duen antzekotasuna eta sektorearen joera epe labur eta ertainean. Helburu hauek lortzeko sektore logistikoaren inguruan lan egiten duten agente ezberdinen artean (administrazioa, profesionalak, adituak, etab) kontsulta epe bat irekiko da beraien ikuspuntua biltzeko.
- Gipuzkoako lurralde historikoa zeharkatzen duten ibilgailu astunentzako zerbitzu gune integral bat eraikitzeko aukera antzemateko ikerlana
Gipuzkoan, garraiolarientzeko zerbitzu gune integral bat ezartzeko aukeraren azterlana. :
- Europan zehar harrera ona izan duten esperientzien analisia (Frantzia, Erresuma Batua, Alemania, etb).
- Zerbitzu hauen demanda bultzatzen duten eragileak eta etorkizunezko demanda.
- Beharrezko ezaugarriak eta zerbitzuak.
- Mugikortasunaren inguruan gaur egungo gaiak aurkezteko lan-mintegiak .
Bidaiarien eta merkantzien mugikortasunaren inguruan 4 lan-mintegi antolatuko dira. Jardunaldi hauek logistika adituen ikuspuntua izango dute gai interesgarrien inguruan.
- Mugikortasunaren inguruan antolaturiko bigarren sari akademikoa
Lehenengo sari akademikoari jarraikortasuna emateko (Mondragon Unibertsitatearen ikasleek parte hartu zuten), bigarren sari honek instituzio akademiko berrien parteartzea izango du.
- Ez-ohiko jarduerak:
Laneko mugikortasuna obetzeko garraio kolektiboen irtenbideak Erreteria – Oiartzun inguruan.
|