- Merkantzien hiri-banaketaren eta Lan-mugikortasunerako planen kudeaketa: analisi eta hobekuntzarako metodologiak.
Eskuliburu hauek eguneroko lan ekintzan erabilitzeko erreminta bezala hartu behar dira; instituzioen teknikari eta arduradunentzako baliagarria.
- Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat gipuzkoako garraio publikoak duen ibilerraztasunaren inguruko diagnostikoa:
Garraio publikoak ezintasun eta mugikortasun murriztua duten pertsona guztiengana irits daitezen eta denek erabil ditzaten Legegintza, teknologia eta ekonomia alorrean egiten ari diren ahaleginen inguruko azterlan-diagnostikoa.
- Laneko eta hezkuntzako mugikortasuna: azterlanak eta proiektuak .
Gizloga foroaren parteartzea laneko mugikortasuna obetzen dituzten 3 ekintzetan. Hauen artean aurki daitezke:
- UPV-EHU (Gipuzkoako Campusean).
- Mondragon Unibertsitatean.
- Tolosako Apatta Erreka poligonoan.
- Auto-pilaketek garraio publikoko zerbitzuen kalitatean duten eragina.
Gizlogaren jarduera-eremuaren barruan azterketa hau sortu da, bideetako autopilaketek garraio publiko zerbitzuen kalitatean duten eragina (bai zerbitzuaren kalitateari egiten dion kaltearen aldetik eta bai erabiltzaileek galtzen duten denboraren aldetik ere) neurtuko duen tresna bat (adierazleak) diseinatzeko helburuz.
- Jardunaldi teknikoak: mugikortasuna ikuspegi orokor batetik.
“HERRITARREN ETA MERKANTZIEN MUGIKORTASUNA: Ikuspegi orokor baterantz” izenburupean, merkantzien nahiz bidaiarien mugikortasunaren elementu kritikoak aztertzeko helburua ezarri da, eta horretarako, ikuspegi orokor bat emango zaio, eta eraginkortasun, errentagarritasun eta iraunkortasun maila onargarri batzuk erdiesteko aukera emango diguten giltzarri eta erronka nagusiei ekingo zaie.
- Kate logistikoa: prozesuak, erregulazioa, eragileak eta ekipamendu logistikoak.
Hornidura-katean parte hartzen duten eragileetako bakoitza identifikatu eta zehaztea. Eragile hauek dituzten eginkizun eta erantzukizunak islatzea, nazioarteko merkataritza eta garraioko eragiketetan ezartzen diren harremanekin batera.
- Babesak eta sari akademikoa
Gizlogaren irudia “gizartzeratzeko” eta gizartea mugikortasunaren inguruan sentsibilizatu dadila sustatzeko asmo horretatik sortu dira bi ekimen hauek. Alde batetik, babes ekonomiko baten bidez, mugikortasunaren kudeaketa zentzuzkoagoa sustatzen duten ekitaldi eta jarduerak antolatzen dituzten erakundeei lagundu nahi zitzaien, eta beste alde batetik, hezkuntzaren alorrean mugikortasunarekin loturiko ideia eta irtenbide onenak saritzeko modu bat zen.
- gizloga.com foroaren web orriaren egunerapena.
- Ez-ohiko jarduerak
Ekitaldiak eta mugikortasuna: 2007an, lan berezi bat burutu da honako ekitaldi hauek aurrera eramateko orduan:
- HEINEKEN CUP RUGBY – Anoetako estadioa – 30.000 ikusle
- ROLLING STONES KONTZERTUA – Anoetako Estadioa – 30.000 ikusle
- BEHOBIA-DONOSTIA 07 oinezko lasterketa – 15.000 parte-hartzaile
|
|